XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tarantela eta Manhattan

Donostiako 45. Zinemaldiko filmeren baten izenburuak izan daitezke Tarantela eta Manhattan, baina ez dira.

Aste honetan laburmetraia baterako gidoia proposatu nahi dut, gainera.

Behin bazen, haren izena gogoan ez badut ere, baserri bat Euskal Herriko mendiren batean.

Bertan bizi zen mutila mendian behera herriko jaietara zihoala, lanpara bati ostiko eman eta iratxo bat atera zitzaion bide ertzean, zera esanez: Eskerrak lanpara zahar honetatik askatzeagatik.

Mesedearen truke eskatu nahi duzuna, iratxoak haur eta gazteen lagunak gara eta zure hiru desio beteko ditut.

- Ez dakit dantzan, eta beti izan dut dantzan egiteko ilusioa.

- Lasai motel, une honetatik aurrera badakizu dantzan, edozein dantza egiteko gauza izango zara.

Aupa! Egin bigarren eskaera.

- Herriko neskekin dantzan egin nahi dut.

- Gaur gauean, herriko neska eder guztiekin dantzan egiteko aukera izango duzu eta denekin egin arte ez da musikarik ixilduko iratxoak.

- Ederrena etxera ekarri nahi dut.

- Zure desioa hori baldin bada, dantzan egin ondoren, guztietan jator eta politenarekin etxeratuko zara eta iratxoa desagertu egin zen.

Pozik jarraitu zuen baserritarrak aldapan behera eta plazan trajez jantzitako 8-10 musikari eta soinean gona motzak zituzten bi kantari ikustean oraindik irrifarrea zuen ahoan.

Baina laster joan ziren pikutara bere ilusioak; arrotz egin zitzaizkion Manhattan orkestakoen doinuak eta hizkuntza.

Profesionaltasun haundiz jotzen zuten musika, baina, saiatu arren, ordura arte bezala, dantza egiteko torpea zen.

Iratxoak ezin izan zuen esandakoa bete, mutilak ez zekien dantzan.

Ordu haietan, San Martin plaza, edozein Plaza de España bihurtu zen.

Amorroz ikusi zuen plazan iratxo euskaldunak ezin zituela desioak bete.

Euskal Herriak era guztietako taldeak izanik, merkeagoak gainera...

Gazteari emandako hitza bete nahi zuen.

Baserrirantz triste zihoala euskal doinu bat entzun zuen; bide bazterrean iratxoa ikusi zuen eta atzerago, akelarrean, Alaitz, Maixa eta beste hainbat sorgin.

Nahikoa dantza egin eta sorgin ederrenari saldu zion bihotza baserritarrak

Eta hau hola bazan, sartu dadila kalabazan eta irten dadila... izan dadila euskal musika herriko plazan.

Jon Altuna